Jordan harana

Jordan harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak32°19′02″N 35°34′12″E / 32.317222°N 35.57°E / 32.317222; 35.57
Honen parte daJordango Rift Harana
Israelgo Lurraldea
MendikateaNaftali Mountains (en) Itzuli
Ur-gorputzaJordan

Jordan harana[1] (hebreeraz: עמק הירדן‎Emek HaYarden, arabieraz: غور الاردن‎Ghor Al-Urdon edo Al-Ghawr) Ekialde Hurbileko eskualde geografikoa da, Jordanen bailararen behealdea hartzen duena, Galileako itsasotik Itsaso Hileraino.[2] Jordango Rift Haranaren zati da, eta 105 kilometroko luzera dauka. Aravah, Itsaso Hilaren hegoaldean dagoen Rift Haranaren zatia (155 kilometro luze), ez dago Jordan haranaren barnean.

Jordan ibaiak Jordaniako mendebaldeko muga eskualdean ezartzen duenez, haranaren ekialdeko erribera herrialde horretan dago; mendebaldeko ibaiertza, berriz, Israelen dago, iparraldeko zatian, eta Zisjordanian (Palestina), erdialdeko eta hegoaldeko zatian. Azken eskualde hori Palestinako Lurralde Okupatuen C Eremuan sartzen da (Jeriko hiria izan ezik), Israelen kontrolpean (disputatutako lurraldetzat hartzen duena). 2019ko iraileean, Israelgo hauteskunde orokorrak errepikatu baino astebete lehenago, Netanyahu lehen ministroak, berriz hautatua izanez gero, Jordan harana Israeli eransteko asmoa zuela iragarri zuen.[3]

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Ibrahim, Mo 'Awiyah, Abbott Sauer, James, Yassine, Khair. The East Jordan Valley Survey, 1975. Bulletin of the American Schools of Oriental Research, Volume 222, journals.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2022-3-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Netanyahu promete la anexión de una parte estratégica de la Cisjordania ocupada si gana las elecciones» eldiario.es 2019-9-10.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search